XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orai, denborak gauzak argitu baititu, hori hola ageri da.

Bainan jazartzen zitzaizkolarik, saindu haundi hori zen Atanasio izena zuen gizon bat; eta santa Teresa erho bat.

Elias gu iduri gizon bat zen, gure jaidura beren menean, dio San Jakobek.

Giristinoetarik ideia faltsu hunen kentzeko, sainduen etsenplua bazterrarazten daukuna, gure estatuarekin ikustekorik ez balu bezala.

Saindu batzu ziren, diogu, ez gu bezala.

Zer iragaiten zen orduan?.

San Atanasio gizon bat zen, Atanasio deitua, hoben haundi andana batez akusatua, holako eta halako kontzilioan kondenatua, holako eta halako hobenaren gatik; hori onartzen zuten apezpiku guziek, eta Aita Sainduak azkenik.

Zer diote hori onartzen ez duteneri?.

Bakea nahasten dutela, xismatiko direla, etc.

Khar Argi. Lau presuna mota: kharra jakitaterik gabe; jakitatea kharrik gabe; ez jakitateretik, ez kharrik; bai kharra, baitare jakitatea.

Hiru lehenek kondenatzen dute, eta ondarrek barkatzen.

Elizatik kanpo ezarriak dira eta bizkitartean Eliza salbatzen dute.

San Agustin etor baladi egun, eta haren begiralek bezain eskubide guti balu, deus ez lezake egin.

Jainkoak bere Eliza ongi derabil: aintzinean igorri baitu larderiarekin.

Jainkoak ez du barkatu nahi izan Eliza gabe.

Laidoan parte baitu, nahi du barkamenduan ere parte ukan dezan.

Indar horri laguntzat emaiten dio, erregek biltzarkideak (1) parlaments bezala; bainan Jainkoa gabe barkatzen badu edo lotzen, ez da gehiago Eliza: biltzarkidean bezala; ezen gizon bati grazia emanik ere erregeak, legetua behar du; bainan erregea gabe legetzen badu biltzarkideak, edo ukatzen badu legetzea erregearen manuz, ez da gehiago erregearen biltzarkidea, bainan jazarria den gorputz bat.

Eliza, Aita Saindu, Batasun, Oste.

Eliza kontsideratuz bakartasun Eliza bezala, Aita Saindua, haren buruzagia dena, oro bezala da.

Gizon-dei (2) multitude bat bezala kontsideratuz, Aita Saindua ez da haren parte bat baizik.

Aitek kontsideratu dute batean gisa batez, bestean bestez; eta hola Aita Sainduaz mintzatu dira asko gisaz (3) Cf Saint Cyprien Sacerdos Dei.

Bainan bi egia horietarik bat ezarriz, ez dute bestea baztertu.

Bakartasunerat biltzen ez den ostea, nahaskeria da; (...).